Ekitaldiak 2019
Kontzertua: Estitxu Pinatxo & Mikel Santxez
2019.eko martxoaren 23a, 19:30etan
Dama Beltzak
Bost emakumeri egiten zaien aintzatespen txiki bat da Dama Beltzak. Izan ere, ez dira nabarmentzen musika aparteko trebeziaz egiten dutelako bakarrik; aitzitik, emakumeen, behe mailetakoen, beltzen eskubideen aldeko borroka egin dutelako, betiere musikaren bitartez. Emakume borrokalari eta iraultzaileei egindako aintzatespen bat da.
Horretarako, kontzertua egin bitartean bost emakume hauen bizitza kontatzen da eta beraien kanta ezagunenetako batzuk kantatzen dira. Narrazioak euskaraz dira eta abestiak, jatorrizko hizkuntzan. Kontzertuak ordubete irauten du, eta teklatu eta gitarra baten akonpainamendua du ahotsak.