Ekitaldiak 2017
Erakusketa: Rudy
2017ko apirilaren 27tik ekainaren 3ra.
Rudy margolaria
Bigarren aldiz erakusgai jarriko da "Rudy margolari nafarraren" erakusketa bat Kabigorri Ateneoan.Margolari autodidakta Berakoa da jatorriz eta Irunen bizi da. Guztira 14 obrak eratzen dute erakusketa. Estilo errealistakoak dira, Bidasoko Eskola Zaharraren berezko estilokoa, gure inguruko paisaiekin, Nafarroakoak eta Gipuzkoakoak nagusiki.
Olio-pintura da gehien erabiltzen duen teknika eta dagoeneko 50 erakusketa egin ditu hainbat herrialdetan, bai maila indibidualean bai maila kolektiboan.