Ekitaldiak 2016

Erakusketa: Basoaren hegoak. Sen artistikoa

kartel expoweb

Azaroaren 10etik abenduaren 17ra arte

Basoaren hegoak. Sen artistikoa.

Erakusketak obra osoko lehenengo zatia erakusten du. Marrazkiak etaparen hasieran garatzen dira, eta haren hasiera islatzen dute: "sen artistikoa"; lapitza hartu, orri txuri bat, eta marraztu. Besterik gabe.

Une jakin batean iradokitzen nauen hura marraztu.

Bigarren zatia 40 margolaneko baino gehixeagoko bilduma batek osatzen du. Basoan aurkitu eta margotzeko, esploratzeko eta ikasteko azalera natural eta bizi bihurtutako enbor-azalen gainean, egur-enborretan margotuta daude.

Azalera zimurtsu, zakar eta ahaztua; lurrean zeutzan enbor-azalak zerbait berria eta ustekabekoa bihurtu dira; desberdin birsortu eta berriz adierazteko gai. Margolan bakoitza desberdina da: bere itxura, forma; handienak 1m pasatxo neurtzen du; bakoitzak bere nortasuna du; zerbait desberdina deskribatzen dute gaika: emakumeari, norbera izateari, haurtzaroari, bakardadeari, eta abar eta abar. Bigarren zati horri jarri zion "Basoaren hegoak" izena; hala delako, nolabait. Eta horrek

ematen dio egitura lan guztiari.

Nire eskerrik onena Irungo Kabigorri Ateneoari, Bidasoa eskualdeko kultur erreferenteari, eskualdeko bazterretatik egiten diren arte-lanen aniztasuna erakusteko aukera emateagatik eta tokia uzteagatik.

Eskerrik asko! Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa.

Nhaizea.

Bloga: nhaizea pintura artística.

*Oharra: Tokiagatik, obraren lehenengo zatia egongo da ikusgai; lana zabala da.

*Egile-eskubide guztiak erreserbatuta.

 

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©