Ekitaldiak 2016
Ekozinemaldia - 2016
2016.eko martxoaren 17an, 19:00etan.
EKOZIEMALDIA
Aurten ere Ekologistak Martxan taldeak zine ekologikoaren saio bat ekarriko
du Irunera. Oraingoan energiaren errealitaterik gordinena erakutsiko digu.
Alde batetik, argazki paregabe batean oinarritutako film labur batek
erakutsiko digu energia fosilen egungo produkzioak mundu osoko
ingurumenean dauzkan ondorio suntsitzaileak eta, gero, Repsol enpresak
Kanariar uharteetan duela bi urte petrolioa ateratzeko egin zituen saiakeren
inguruko dokumental baten bitartez, gure herrialdearen egoera energetikoa
ezagutuko dugu, energia berriztagarrien garapenean justifikatu ezin den
geldialdia ari baita sufritzen.
THIS IS OUR ENERGY REALITY (Film laburra)(04:48 min.)
www.petrolify.com
Argazki paregabe baina oso gogorretik abiatuta eta musika zirraragarriaz
eginiko film laburra, bizi dugun errealitate energetikoa erakusten diguna.
Eraldaketaren momentu kritiko batean aurkitzen gara, non itxuraz merkea
eta ugaria zen erregai fosilaren arotik irten garen eta muturreko energiaren
aro berri batean sartzen ari garen, baina hortik sortzen diren kostu
finantzario, sozial eta ingurumeneko are eta handiagoak ezin dira inola ere
ezikusi.
CRUDO PARAÍSO (dokumentala) (60:04 min.)
Zuzendaritza - Blanca Ordóñez de Tena
012 urtean berriz abian jarri zen Repsol petrolio-enpresari Kanariar uharte
inguruko uretan hidrokarburoak bilatzea baimentzen zion prozesua.
Kanarietako herritarrek eta gobernuak "EZ" esan zioten prospekzioei. Baina
arazo honen erdian energiei buruzko eztabaida dago. Kontsumo
eramangarriaren eredu bati eusteko hainbesteko energia behar duen mundu
batean, zera galdetzen dugu, alegia, zenbat denbora gehiago beharko duten
gobernuek lemari bira eman eta energiaren eredu berriztagarri eta
deszentralizatuaren alde apustu egiteko, eredu suntsitzaile bati,
hidrokarburoetan oinarritua eta desagertzera doana, eusten milioiak eta
milioiak xahutzen jarraitu beharrean.
Badago alternatibarik? Erantzuna BAI da. Baina zergatik atzerantz faltsuki
ihesi toki baten autosufizientzia energetikoa lortzen saiatu beharrean,
energia berriztagarrietan nazioarte mailako eredu bilakatuz?