Ekitaldiak 2015
Kontzertua: IGELAREN BANDA
2015.eko Apirilaren 11an, 23:30etan
IGELAREN BANDA
IGELAREN BANDA orain 1998 urtearen inguruan sortu zen formazioa honekin, Jose Urrejola saxo eta flautekin, Txarli de Pablo kontrabaxuarekin eta Bixente Martinez gitarrarekin. Handik gutxira Jose Urrejolak taldea utzi zuen eta Iñigo Egia sartu zen perkusioekin.
Formazio honekin 2000. urtean atera zen lehen diskoa, taldearen izen berarekin (Elkar KD 596). Grabazio honetan kolaborazio eder batzu daude, Ben Monder gitarran, Mixel Etxekopar xirula eta tuntunarekin, Gorka Benitez saxoarekin, Jose Urrejola flautarekin eta Xabier Zeberio bibolinarekin.
2008. urterarte ibili zen hainbat kontzertu ematen Euskal Herri osotik eta orain, etenaldi baten ostean formazio berri batekin dator, indarberrituta.
Oraingo formazioa hauxe da:
Bixente Martinez gitarretan,
Hasier Oleaga baterian eta
Amaiur Cajaraville kontrabaxuan
Formazio hau 2011. urteko udaberrian hasi zen bere martxa eta 2013. urteko Martxoan aurkeztu du bere diska berria, "Preguntatxo bat" izenekoa (Elkar KD 889).
IGELAREN BANDA berri hau aurrekoaren ildo berdinetik doa, hau da, gure kantu edo dantza zaharrak, gure musika tradizionala oinarri hartuta, bertsio berriak sortzea modu instrumentalean, konponketa eta harmonizazio berriak eginez eta beti inprobisazioari leku berezia emanez.
Kantuetan, ahotsa da historio bat kontatzen ohi duena. Guk, berriz, gure instrumentuekin kontatzen dugu historia. Baina nola beti inprobisazioaren menpe gauden, maitasunezko historia bat kontatzen duen kantuak kontzertu batean amaiera goxoa izan dezake, eta hurrengo batean amaiera trixtea, inprobisazioa dela ta. Honek bihurtzen ditu bereziak gure kontzertuak, beti ezberdinak direlako.
Ikusten duzuenez, IGELAREN BANDA honetan gazteak eta beteranoak batera