Ekitaldiak 2014

Erakusketa: Colombia desplazada

 

2014.eko urriak 27 eta azaroaren 10a bitarte.

"COLOMBIA DESPLAZADA" ERAKUSKETAKO GAIAK.

COLOMBIA DESPLAZADA:

Erakusketaren helburua da Kolonbian bizi den gatazka armatu ukatuaren

egoera ikusarazi eta salatzea. Gizarte-mugimenduek etengabe aurre egin

behar izaten diete kriminalizazioari eta Giza-eskubideen defendatzaileek

jasaten dituzten eraso eta mehatxuei. Erakusketa Kolonbiako gerraren

ondorioetako batean (eta aldi berean kausa) ardazten da: pertsonen

eta komunitateen desplazamenduak. Gure abiapuntua Kolonbiako

gerra lurraldeak hartu eta kontrolatzeko gerra bat delako teoria da.

Inguruabar horretan, funtsezkoa da enpresa transnazionalen papera ere,

lurrak bereganatu eta komunitateak bota egiten baitituzte gobernuaren

babesarekin, eta ingurumena ere txikitu egiten dute. Erakusketa honen

bidez, desplazamendu behartuaren dramarengatik komunitateek, batik

bat nekazaritzakoek, eta ez Kolonbian bakarrik, bizi dituzten zailtasunak

islatu nahi ditugu; baina baita funtsean horri aurre egiteko estrategiak

ere. Erakusketak, ahal den neurrian, itxaropen-arrasto bat uzten du, edo,

gutxienez, aldarrikatzen du, eta horri eusten dioten antolakundeen eta

pertsonen aldeko omenaldi bat da.

Ez da erakusketa triste bat, dramatikoa edo indarkeriazkoa (odola, etab.),

baizik eta alaitasun-ezaugarri batzuk ez ezik borroka, erresistentzia eta

itxaropena ere gordetzen dituen erakusketa da.

• Hainbat multzotan zatitzen da erakusketa:

• -emakume kolonbiarrak gatazkaren aurrean

• -herri indigenak

• -biztanleria afrokolonbiarra

• -nekazariak

• -arrantza

• -meatzaritza

• -gizarte-mugimenduak

• -elikadura-burujabetza

Erakusketak autogida bat dauka, euskaraz eta gaztelaniaz, bisitariek haren

jarraipena egiteko balio duena.

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

Logo ayuntamiento
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©