Ekitaldiak 2014

Erakusketa: Larraitz Ugartemendia

 

2014.eko Uztailaren  17an, 19:00etan

Larraitz Ugartemendiaren Paisaia eta gorputza izeneko erakusketa ikusgai izango da Kabigorri Ateneoan uztailaren 17tik abuztuaren 30era bitartean.

Ez da bere artelan erakusgai jartzen duen lehenengo aldia, oraingo honetan ordea, modu berezi batez aurkeztu nahi izan du bere lan.


Uztailaren 17an erakusketaren aurkezpen ekitaldia egingo da arratsaldeko 19:30ean. Larraitzek arte ezberdinekin bat egin nahi izan du, hortaz, musikak, dantzak eta hitzek ere izango dute bere lekua aurkezpen egun honetan. HAPPENING artistikoa alegia.


Koadroak figuratiboak dira, eta berrogehita hamargarren hamarkadako kaleak eta garai hartako emakume ederrak ageri dira islatuta horretan.


Mihise gaineko olio teknika eta pintzelkada askeak darabiltza, formatu haundi nahiz txikian. Han sepia eta kolore biziak kontrajarririk agertzen dira, iragana eta emakumearen irudia aurrez aurre jarrita.

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

Logo ayuntamiento
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©