Ekitaldiak 2013

Kontzertua: Estankona

Estankona

2013.eko azaroaren 23an, 23:00etan.

Estankonaren kontzertua

Borja Estankona Arteako Elexabeitia auzoan jaio zen 1979an, Arratia bailaran. Hamar urte inguru eman zituen Bilbon, eta garai horretan Arte Ederrak ikasi zituen, eta berriro Elexabeitiara itzuli zen, eta han bizi da. Gogoratzen du txikitan Lertxundiren «Altabizkar-Itzaltzuko bardoari» hipnotikoa entzuten zuela, eta Vivaldi, edo Igor Strabinsky.

Borjak sei urterekin hartu zituen solfeoko eskolak. «Hain ingurune berdeko umea zen, ezen beti itzultzen zen burukominarekin Bilbotik». Biolinak ez du asebetetzen; Borjari telebistan ikusten dituen bideo-klipak eta pop eta rockeko taldeen soinuak egiten zaizkio deigarri. 14 urte zituela, biolina utzi eta etxean zegoen gitarra akustikoa hartu zuen, eta eraldaketaren bidea hasi zen.

Estankona folk talde batekin hasi zen, Behin eta Berriz, eta rocka jotzen jarraitzen du bere lagunekin, bertsioak eginez... Horrela, harik eta gauzak erabat aldatu ziren arte, Iñaki Garrido eta Koldo de Migel ezagutu zituenean. Inprobisatu egiten dute, soinu bat bilatzen dute eta izena jartzen diote, Iniezionea. «Urteak eman genituen geure soinua aurkitzen. Azkenean, lortu genuen eta hiru kanta grabatu genituen, inoiz argitaratu ez arren». Garai horretan, Slint, Shellac, Codeine, Come, Tortoise... eta horrelakoak entzuten ziren, post-rocketik hurbil zeuden soinuak.

Etenaldi baten ondoren, Arean sortzen da, eta talde horrekin bi disko grabatu zituen 2005ean, «Arean» eta «Higakorra»(Gaztelupeko Hotsak). «Konturatu ginen gitarra batekin, baxu batekin, bateria batekin eta hitz kantatu batzuekin egindako musikak pentsaezinezko lekuetara eraman zaitzakeela. Gure eguneroko bizimodua ere magia horretaz blai eginda zegoen. Gauza horiek deskubritzen dituzunean, zaila da zaletasunez aldatzea».

«Fruitua» (Baga Biga) da Estankonaren bakarkako bigarren diskoa. Album horretan, rockean mugitzen da, gordeta dauden blues ukitu batzuekin, eta bere post-rock garaia gogorarazten duten akorde errepikakor batzuk ere sumatzen dira. Borja aldabera da, baina bere ahotsa eta Telecasterra arduratzen dira soinu dena koherente, haritua izan dadin. Reggae batekin jolas dezake, edo country kanta batekin, baina dena Estankonarena izango da; «Fruitua», denboraldiko plazerretako bat. «Hurrengo diskoa estilo zehatzagokoa izango da. Baina erritmo eta tono askotarikoak ere izango dira». Eta, gainera, zuzenean, Estankona pertsonala da, sinesgarria, fisikoa.

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©