Ekitaldiak 2013

Erakusketa: Onintza Etxebeste Liras

Cartel Onin-web

Azaroan zehar

PRESENTZIAK

PRESENTZIAK
Existitzea, nire izaeraren, niaren, gorputz bisiblea erabiliz, munduarekin etengabeko harremanean
egotea da, aberastuta eta aberastuz. Pertsona, bere gorputzaren bidez, kultura, inguru, sexu jakin
batean parte hartzen du; egiazko deritzoguna da.
Existentzia iheskorrak bidea ematen dio ausentziaren presentziari.
Iragana azaleratu egiten da bere denbora marka alde batera utziz, horren seinale dugu oraingo
momentua. Honela, bizitzaren aurrerapausoak ez du aurreko denbora ezabatzen, bertan dago eta
mugiarazi egiten gaitu, desegin eta motibazioak sortarazten dizkigu, izan ziren pertsonak
historiaren limbo hortan baitaude.
Gure denbora den iragandako orainaldi honetan existentzia pasiboak kokatzen ditugu, ez dauden
identitateak baina, denboraren deuseztapenean, presente daudenak.
Orainean existitzen diren denboraren mamuak, guregan idatzita dagoen historiaren aztarna
moduan, gure gorputzean, gure ohituretan, gure izaeran. Izan direlako.
Beste bat baino ez gara, gure denboran, gure presentziarekin. Aldaketa bat sortarazten dugu eta,
era berean ez gara deus ere ez, bere denboran izan dena bezelakoa, gure denboran, eta izango
direnak bezelakoak, gu izango ez garenean, edo izaten jarraituko dugunean.
Onintza E. Liras

 

 

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©