Ekitaldiak 2013

Kontzertua: MALICK DIAW

Malick Diaw   2

2013,eko Urriak 26an 23:30etan

 

Gitarrista, egilea, konpositorea eta kantautorea; MALICK DIAW Parisen bizi den musikari senegaldarra da. Bere musikak folkerako joera du, tuareg, mandinga, blues, jazz eta bestelako soinuez, Erritmo afrikarrekin nahastuta eta gitarra akustikoa, kalabaza, perkusioa (djembe, kutxa), bajua eta koruak lagun dituela. Diawek 1993an hasi zuen musika-ibilbidea, oraindik Dakarren ikasle zela. Baimenak eskatzen zituen institutuan bere jaioterritik kanpo eta Ganbian barrena jotzea, bere gitarrarekin Dial Mbaye musika senegaldarreko divetako bati lagunduz. Urte bereko amaiera aldera, harekin grabatu zuen «Beukarek Garaman» diskoa, Cheikh Tidiane Tall maisuak konposatu eta moldatua. 1995eko martxoan, Alioune Mbaye Nder-en Setsima Group taldean sartu zen, eta harekin egin zuen lehenengo bira Frantzian. Urte horretan bertan, «Aduna» diskoa grabatu zuen haiekin, eta errepikatu egingo du hurrengo urteetan, zuzeneko bi diskoekin, «Inalmanaila» eta «Fatelekoul dom»(1996), eta ondoren, «Leneen»(1997) eta «Thiaat»(1998). Malick Diaw Setsima Group taldearekin ibiliko da gero, hainbat biratan, Frantzian, Inglaterran, Italian, Belgikan eta Espainian. 1999an, Berlingo WOMEXen parte hartu zuen, Pënc de Badara Seck (Ngalla) taldearekin batera, eta Masalako Jaialdian, Hannover-en (Alemania). Bi urte geroago, Abidjan-go MASA Jaialdira gonbidatu zituzten (Boli Kosta). 2001, Assane Ndiaye kantari senegaldarrarekin sei hilabete elkarlanean aritu ondoren, Frantziara joan zen Kamaldine Konte ginearraren «Madada» lehenengo diskoa grabatzeko; horretan, bere konposizio batzuen ekarpena eginez laguntzen du. Bocana Maiga-k ekoitzitako diskoa eta Hego Afrikako KORA AWARDS sarietara nominatua. 2002, Madrilera iritsi zen, eta Djambutu Thiossane taldearekin batu zen. Haiekin, «Fass» eta «Nitt» grabatu zituen, eta hainbat eszenatokitik igaro ere bai (Etnosur Jaialdia, 2003ko San Ferminetako jaiak). Zortzi urtetan bizi izan zen Espainian, eta beste talde senegaldarrekin bat egin zuen, hala nola, Sidy Samb bere herrikidearenarekin (Mártires del Compás taldeko kide ohia). Horrekin grabatu zuen bere lehenengo nazioarteko diskoa, «La sombra del duende», eta bi disko merkatu senegaldarrean: «Ngewël» eta «Morena». Hurrengo urteetan, hainbat eszenatokitan jarraitu zuen: 2004ko Donostiako Jazzaldia, 2004 eta 2005eko San Fermin jaiak eta beste feria ugaritan ere ibili zen herrialde osoan. Babacar eta Diengozeki nazioarteko biretara itzuli zen, eta 2008ko Chihuahuako Jaialdian parte hartu zuen (Mexiko). Musika-korronte askotan, hainbat artistekin ibili zen: Ekuatore Gineako Piruchi de las Hijas Del Sol artista, eta Bidinte, Guinea Bissaukoa. 2006 eta 2009 bitartean, izar senegaldar askorekin ibili zen Europan barrena birak eginez: Fallou Dieng, Pape Diouf, Titi, Abdou Guite, Mapenda Seck, Fatou Guéwél, Pape Thiopet, Djiby Dramé,... 2009an, Sahara Mendebaldeko Mariem Hassam artista ezagunarekin kolaboratu zuen. Harekin parte hartu zuen WOMADen, Inglaterrako Charlton Parken eta Italiako Taorminako WOMADen, eta baita «Shuka» bere diskoaren grabazioan ere (2009).

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©