Ekitaldiak 2013
Antzerkia: JHON ARDILA
2013ko urriaren 12an, 19:30 etan
Jhon Ardilak "De allá" bere antzezlana aurkezten digu.
Kolonbiako Bucaramangako eleketaria da. Haren lanak gai sozialei eta giza-eskubideei buruzkoei heltzen die umorearen eta ironia kritikoaren ikuspegitik, arte adierazpen desberdinak erabiliz.
Ipuin kontalari gisa aritzen da 2003tik eta prestakuntza berezia dauka ahozko narrazio eszenikoan, baita clown, cabaret gizarte antzerkian zein Giza-eskubideetan, kulturartekotasunean eta Zuzenbidean ere.
Hainbat jaialditan parte hartu izan du bere sorterrian eta Hego Amerikan, Espainian eta Europan.
Giza-eskubideekin lotutako istorioez blaitutako lan bat dauka; bestalde, umorezko egoeretan, eguneroko pertsonaiei buruzko istorio absurdoak eta dibertigarriak kontatzen ditu. Umeentzako ipuinak, familiako ipuinak eta publiko guztientzako mota askotako ahozko tradizioa.
De allá
Ipuin horiek umoreaz, ironiaz eta nabarmenkeriaz erretratatzen dute Kolonbia ahozko tradizioetatik eta egungo gizarte gertaeretatik, beroriek agerian utziz eta memoria eginez.
Kolonbiako ahozko tradiziozko ipuinak edo beste batzuk. Kolonbiako musikari. Gastronomiari, geografiari, ohiturei eta tradizioei buruzko istorioak kontatzen ditu berriro interpretatuak eta testuinguru batean kokatuta, Kolonbiari beste begirada bat emateko hitzen bidez.