Ekitaldiak 2017
Hitzaldia: Materia eta energia iluna
2017.eko apirilaren 20an, 19:30etan.
Materia eta energia iluna
XX.Mendean egindako Materia eta unibertsoaren inguruko aurkikuntzei esker eta Unibertsoa ulertzeko gutxi falta zelakoan, fisikariak arriduraz ohartu dira Unibertsoaren %95ari buruz, materia eta energia ezezagunez osatuta dagoena, ia ez dakigula ezer.
Edozein pertsona arruntak ezagutzen dituen oso oinarrizko kontzeptuetatik abiatuz, esaterako; grabitatea, argia, etab... Era errazean saiatuko naiz azaltzen nola dakigun
materia eta energia ilunak daudela , zer dakigun haiei buruz eta nola garatzen dabilen mundu mailan misterio hau argitzeko karrera zientifiko bat.
Unibertsoan zehar egingo dugun bidai bat da, imajinazioaz baliatuz, gure zentzumenetatik haratago doana eta Unibertsoaren hedapena ulertzeko, galaxiak zerez eginak dauden nola dakigun, guregandik urruntzen edo hurbiltzen dabiltzan nola jakin dezakegun, espazio-denboraren kurbatura, etab... azalduko diguna.