Ekitaldiak 2017
Erakusketa:"Emakumeen eskubideak"
Martxoaren 16tik apirilaren 22ra.
"Emakumeen eskubideak"
Zazpi paneleko erakusketa honetan, mundu osoko emakume eta neskatxek euren giza eskubideei begira jasaten dituzten desberdinkeria-, diskriminazio- eta urraketa-egoerak ikus daitezke, hainbat herrialdetako adibideen eta istorio pertsonalen bidez.
Erakusketa bost gai nagusiren inguruan egituratuta dago: berdintasuna eta diskriminaziorik eza, arreta berezia eskainiz emakume askok euren etniagatik, erlijioagatik, urritasunen bat izateagatik eta beste arrazoi batzuengatik jasaten duten diskriminazioari; adierazpen-askatasuna, barne hartuta sexu-orientaziorako eta genero-identitaterako askatasuna; sexu- eta ugalketa-eskubideak, gogora ekarriz haurren eta nerabeen eskubideak tradizioen edo erlijioen gainetik daudela; sexu-indarkeriarik gabeko bizitza eta bikotekideari begirako indarkeriarik gabekoa, eta gatazka armatuetako egoera eta horien ondorioak milioika emakume errefuxiatu eta lekualdatuentzat.
Amnesty Internationalek gogoan ditu Iranen berdintasunaren alde borrokan ari diren emakumeak; Somalian gizon zaharrekin ezkontzera behartzen dituztenak; Txinan atxilotuta dauden aktibistak; jazarrita dauden emakume lesbianak edo transexualak; El Salvadorren abortatzeagatik kartzela-zigorrari aurre egin behar dioten emakumeak; mutilazio genitala jasaten dutenak; bikotekidearen tratu txarrak jasan eta babesik, justiziarik eta ordainik jasotzen ez dutenak; gatazka armatuetako biktima ikusezinak, sexu-indarkeriaren biktima ere izan ohi direnak...