Ekitaldiak 2016

Liburu Aurkezpena: Heraldos del Mañana: Con los pies en la tierra

Heraldos del mañana con los pies en la tierra-web

2016.eko Maiatzaren 26an,20:00etan.

Heraldos del Mañana: Con los pies en la tierra

– Con los pies en la tierra / Oinak lurrean' / zentsura gabeko errealitatea

Eneko Arcasen 'Heraldos del mañana' tetralogiaren lehen entregaren argitalpena salgai dago. Bertan, naturaren botere mugagabearen eta gizakiaren diru-gose aseezinaren arteko borroka aurkezten zaigu.

CÍRCULO ROJO.- Eneko Arcas aktorea argitalpenen mundurako jauzia egin du eleberri honen argitalpenarekin. Duela gutxi argitaratu du Círculo Rojok. Eleberrian natura eta gizakiak aurrez aurre jarri eta mundua xakean jarriko dute. Badira hainbat urte  idazketak erakarri duela. Bi urte behar izan ditu egileak eleberria bukatzeko. Lau entregetako lehena da: "Harrigarriena da ikustea nola pertsonaia bakoitzak hartzen zuen bere bizitza eta eskema nagusian nuen ideia nola aldatzen zuen" azaldu du egileak.

Eleberria nabarmentzen da errealitateak fikzioaren gainetik duen indarragatik, magia alde batera utzi gabe. "Garbi nituen gauzetako bat zen ez nuela zentsurarik izango" azaldu du egileak. Indarkeria eta sexu eszenak sartu ditu eleberriaren traman.

Eleberrian agertzen diren pertsonaiak munduko hainbat tokitatik datoz, mundu mailako gerra bat delako. Horregatik, elkarrizketak ama-hizkuntzan sortu ditu egileak, eta irakurleentzako azpitituluen laguntza jarri du.

Beraz, 'Heraldos del mañana" publiko helduari zuzentzen zaion obra da, batez ere, ingurumen gaian, gizakiak eragindako egungo egoeraz kezka duten horiei zuzentzen zaie, baita beti haur diren horiei eta magian oraindik sinesten ez dutenei ere, eta horren arrazoia da eleberrian elementu mitologiko asko daudela. Ez dugu ahaztu behar egin den ikerketa lan handia ere, eta hori eleberrian ere islatzen da: "Informazio asko bilatu behar izan du inspiratzeko eta eleberrian agertzen diren munduko bazter  guztietako kondairak eta izaki mitologikoak: Zburător errumaniarrak, Noppera-bō japoniarrak (のっぺら坊) Basajaun edo Euskal Herriko sorginak" adierazi du Eneko Arcasek. Orain gurekin partekatzen ari da bere lehen eleberria. Historia horretan hainbat elementuez (magia, umorea, sexua edo odola) osatutako multzo orekatu bat aurkituko dugu, hausnarketarako eta deserosoak diren egia batzuez konturatzeko baliagarria dena.

'Heraldos del mañana'

Gizakiak lurraren aberastasunak -ondorioei axola eman gabe- ustiatzen dituzten mundu batean gerra hasteko zorian dago. Ama Natura esnatu da bere letargiatik eta aurre egiteko prest dago behinolako izakiez eratutako armada batez. Ezbehar berri hau gainditzeko gaitasuna izango dute gizakiek? Disfruta ezazu ukitu adoretsua duen eta abenturez, erotismoaz, misterioaz eta fantasiaz beterik dagoen historia batez.

EGILEAREN DATUAK

Eneko Arcas Nogales

(1986) Arabako Laudion sortua da eta gaur egun Irunen (Gipuzkoa) eta Madrilen bizi da, azken honetan lortu zuen Arte  Dramatikoko diplomatura. Sortu dituen pertsonaia ugarien bizitzan inspiratua, bere lehen eleberria Heraldos del mañana < Con los pies en la tierra> mundu osoarekin partekatzeko proposamena egin du. Maitagarrien ipuinak modu berean irakurtzea galaraziko dizun tetralogia baten lehen liburua da. 

Harremanetarako: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.                                              Editorial Círculo Rojo

Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©