Ekitaldiak 2013

Kontzertua: Josu Bergara

foto josu16

2013.eko abenduaren 14an,19:30 etan.

Josu Bergara abeslariak kontzertua eskainiko du Mikel Nuñez pianojolearekin batera.

Josu Bergarak,"Katiuska gorriak" bere lan berria aurkezten digu.

Hamar urte taula gainean eman ondoren, Josu Bergara kantautorea hirugarren diskoa aurkezten ari da: "Katiuska gorriak" (2012) Bibolinak, biola eta biolontxeloaren laguntzaz zein bateria, pianoa, baxua eta perkusioekin soinu landua eskainiz, erritmo eta musika mota oso ezberdinak aurkitzen dira lan berrian: reggaetik pop-era, folk, latin-jazz eta habanera doinuetatik pasatuz. Beti ere, kantautorearen kutsua galdu barik.
Hamaika kantu berriz osatutako lanean melodien garrantzia eta letren kutsu poetikoa ederki islatzen
dira. Glen Hansard, Ruper Ordorika, Herman Dune, Ray Lamontagne eta Damien Rice moduko songwriter-
ak gogoraraziz, Josu Bergara apurka-apurka bide propioa eraikiz hazi da, artista bezala heldutasun maila
izugarria lortuz.
Kantauri itsasoaren kresalaz bustitako olerkietan oinarritzen dira Josuren kantuak. 2006an argitaratu zuen lehen diskoa "Karramarroen Hiria" eta 2009an bigarrena; "Nora zoaz" izenburuaz. Ordutik hona, London, Bartzelona, Madril eta Euskal Herriko hainbat herrietan ehun kontzertu baino gehiago eskaini ditu.
Ahotsaren disdira eta xarma, gitarra jotzeko modu hunkigarria zein bakarlariaren indarra dira nagusi eszenatokian. Laguntzen dioten musikariekin duen lotura bereziari esker, musika eta poesiaren olatu erraldoia bihurtzen dira Josu Bergara-ren kontzertuak.

 

25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©