Ekitaldiak 2013

Akuarela tailerra

Helburuak:
Akuarela ezagutzea, material plastikoa den aldetik.
Kolorearen teoriari buruzko oinarrizko ezagutzak.
Materiala aplikatzeko teknikak menderatzea.
Adierazpide gisa zer aukera dauzkan ezagutzea.

Ikastaroaren planteamendua teorikoa eta praktikoa da, eta akuarela bitarteko urtsu gisa eta koloreek ematen dituzten aukerak aztertuko dira.
Marra eta orbana landuko dira, eta kolore beroak eta hotzak, edo argiak eta ilunak, adierazpide-aukera gisa.
Era berean, ariketa libreak egingo dira, eta horietan, ikasleak aberastasun handiko efektuekin jokatuko dute, gatza, argizaria edo beste material batzuk erabiliz.
Akuarelaren teknika bizipen gisa ezagutzeaz gainera, beste helburu bat ere gehituko da, eta lan bat edo batzuk egingo dira, ikasleek ikus dezaten adierazteko gaitasunaz gainera akuarelaren teknika aplikatzen jakinez egin dezaketela.

Izena emateko fitxak Kabigorrin daude, eta epea irailaren 29an bukatzen da.

MATERIALAK:
Akuarelak, hiru pintzel, paperezko blocka, taula.

Gutxienez, 10 ikasle.
Asteazkenetan, 18:30etik 20:30era.
Prezioa: 30€/hilero
Informazioa: 943 64 59 13

Inskripzioak Kabigorrin irailak 29 arte.

 


25 urte

KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA

  • Bazkideen kuoten bitartez finanziatzen da.
  • Antolatzen dituen jarduerak, sarrera libre eta doanekoak dira.
  • 2024ko udal aurrekontuan, Kultur arloko aurrekontu aplikazioan, diru-laguntza izenduna azaltzen da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren alde, 3.552,00 eurokoa.
Cooperativa de activistas sociales, buena gente de la farándula y de las artes y nostálgic@s de un futuro mejor. Giza-ekintzaileen Kooperatiba, arteetako eta farandulako jende ona eta etorkizun hobeago baten minetan.
Kabigorri

©